DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amaitu dira Jauregizaharreko plaza berrurbanizatzeko lanak

Auzoko plaza espazio moderno, irisgarri eta seguruago bihurtu da herritar guztientzat

Proiektuak 1,3 milioi euroko inbertsioa izan du

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak amaitu ditu Jauregizaharreko plaza berrurbanizatzeko lanak Proiektu honek ingurunearen funtzionaltasuna eta irisgarritasuna hobetzea izan du helburu, pertsona guztientzako leku moderno, seguru eta irisgarria sortuz, bereziki familia zornotzarrentzat eta etxeko txikienentzat.

Proiektuak 1,3 milioi euroko inbertsioa izan du, eta azpiegiturak eta plazaren diseinua berritu ditu, horiek guztiak herritarren beharretara egokituz.

Segurtasuna eta irisgarritasuna, berrurbanizazioaren oinarri
Esku-hartzearen bitartez ibilbide seguru eta irisgarriak, atseden guneak eta plazaren estetika eta erosotasuna hobetuko duten hiri altzari berriak jarri dira. Gainera, landarediaren presentzia handitu da, itzala eman eta eta ingurunea hobetzen laguntzen duten espezieak landatuz. Horrez gain haur-parkea ere berritu da, umeen hezkuntza eta garapen sozio-pedagogikoa sustatzeko jolasekin.

Auzora sartzeko bidearen segurtasuna hobetzeko ere lan egin da, espaloia zabalduz, eta, modu horretara, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan herritarrek egindako eskaera bati erantzuna emanez. Aldaketa horrek oinezkoen zirkulazioaren segurtasuna hobetzen du, batez ere haurrak dituzten familientzat eta mugikortasun mugatuko pertsonentzat.

“Berrurbanizazioaren helburua izan da plaza herritarren beharretara egokitzea, pertsonen adina edo mugikortasuna edozein dela ere, guztien bizikidetza eta gozamena erraztuko duen espazio moderno eta funtzional bat sortuz”,  adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.

Esku-hartzeak, beraz, Udalak herriko espazio publikoak hobetzeko eta ingurune inklusiboagoak eta irisgarriagoak sortzeko duen konpromisoari erantzuten dio. Obra horiek amaituta, Jauregizaharreko plaza zornotzarrentzako topagune berri bilakatuko da, herritarren parte-hartzea eta herritar guztien ongizatea sustatuz.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top