DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Super Kopa txapelketa bihar Larrako Zelaian

Taberna eta denda txapelketa 10:00etan hasiko da, hamahiru talderekin

Txapelketa bihar jokatuko da Larrako Zelain.

FUTBOLA | Iurretako Kirol Taldeak antolatuta, Iurretako Super Koparen edizio berri bat hartuko du bihar Larrako Zelaik. Laugarren urtez jarraian, futbol 7ko txapelketa da eta herriko denda eta tabernek hartuko dute parte. Aurten 13 taldek hartuko dute parte 10:00etan hasiko den jardunaldian, eta finala 14:00ak aldera jokatu ahal izango dela kalkulatu da. “Txapelketa honen helburua herria futbolaren bidez hurbiltzea, batzea, fusionatzea da. Dendek, tabernek eta auzokideek bat egingo dute giroa beti bikaina den txapelketaz gozatzeko “, azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek.

Taldeak

1. taldea: La Bodeguilla, Abadetxe, Larrako-Jubi eta Javi Haretegia

2. taldea: Mariame, Gauargi eta Gerlari.

3. taldea: Dantzari, Oreka eta Korta.

4. taldea: Frut Iurre, Pitxin eta Ibaiondo.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top