Proba ospetsuan 23 taldek hartuko dute parte

TXIRRINDULARITZA | Durangaldeko Txirrindulari Elkarteak dena prest dauka maiatzaren 20an Durango-Durango Emakumeen Laboral Kutxa 2025 Saria antolatzeko. Aurten ere, 23 taldek parte hartuko dute proba entzutetsuan:
– 7 World Tour: Movistar, Lidl-trek, Roland, UAE, Ceratizit, FDJ-Suez, Human Powered Health
– Pro Teams: Team EF Education-Oatly, Laboral Kutxa, Team Arkea B & B Hotels, Team Cofidis
– Kontinentalak: Bepink- Imatri Bongioanni, Canyon Кm Generation, Eneicat-CM Team eta Winspace
– Eliteak: Team Groupe Abadie, Massi Baix Ter, Rio Miera Meruelo. Team Zatika, Eulen-Nuuk, Farto-Kiroot, EHU Women, Abadiño
UCIk 7 World Tour talde gehienez 1.1 kategoriarako dituen mugen aurrean, antolakuntzak kanpoan utzi behar izan ditu AG Quick Step Belgikarra, UNO-X Norvegiarra eta JAYCO australiarra bezalako taldeak. Azken urteetako arrakastaren ondoren, antolatzaileek ibilbide berari eustea erabaki dute.
Ibilbide horretan, txirrindulariek 113 km egin beharko dituzte, Miota zirkuituari 4 bira emanez eta azken zatian Areitio, Garai eta San Juan Horma mendateak kateatuz ( % 18ko aldapekin). Irteera eta helmuga Ezkurdin jarriko dira. Probari buruzko informazio guztia www.duranguesa.com webgunean aurki daiteke. Iazko audientzia arrakastaren ondoren, lasterketa zuzenean emango da Youtuben Sportpublictv kanalean.