DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Tabirako Udaeskolan izena emateko epea zabalik

2010 eta 2018 artean jaiotako haurrentzat da, eta ekainaren 23tik 27ra bitartean egingo da.

Udaeskolak gaztetxoak dibertituko ditu berriro. ARGAZKIA: Tabirako ST.

SASKIBALOIA | Aurten ere, Tabirako Baqueko Udaeskolak aukera paregabea eskaintzen du saskibaloiaz eta beste jarduera batzuez gozatzeko ekainaren 23tik 27ra bitartean. 2010 eta 2018 artean jaiotako haurrei zuzenduta, 09:00etatik 18:00etara, bazkaria eta askaria barne, askotariko jarduerak eta 2025eko udaeskolako ekipamendu esklusiboa.

Landako kiroldegian hainbat jarduera egingo dira, eta bisitak egingo dira Arte eta Historia Museora, San Agustin Kultur Gunera edo Udaletxera, baita udal igerilekura ere. Parte hartu nahi dutenek email bat bidali dezakete udaeskola@tabirako.eus helbidera edo 634 34 67 53 telefonora deitu.

Informazio gehiagorako: www.tabirako.eus

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top