DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“75 puñaladas” antzezlana, datorren ostiralean Iurretan

Ibarretxe Kultur Etxean antzeztuko da 19:00etan

Sarrerak salgai daude

IURRETA |  Aurrera doa Antzerkia Bultzatuz antzerki zikloa, ekainera arte guztira zazpi ikuskizun ekarriko dituena. Horrela, Ibarretxe Kultur Etxeak publiko eta gustu guztientzat pentsatutako programazioa hartuko du.

Datorren ostiralean, martxoak 14, “75 puñaladas” antzezlana taularatuko da. Stagertton bere estudioan hil dute. Morroiek aurkitu dute gorpua. Orduan, honako zalantza hau sortzen da: Stagertton jauna 75 labankadaz hil bazuten… nolatan ez dago odol orban bakar bat estudioan?

Sarrerak harreran: Umeak: 1 euro/Helduak: 3 euro

Programazioa:

Martxoaren 14a. Txintxaun Antzerki Kolektiboaren 75 labankada.

Apirilaren 4a. “Amama irrifarren ondarea”, Eidabe.

Maiatzean eta ekainean. “Obsoletus”, “Nire maletatxoan” eta “El salto de Laucade”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top