Tenperaturak 18-20 gradukoak izan daitezke eskualdean

EGURALDIA | Asteazkenean tenperatura epelak eta hego-mendebaldeko haizea. Haizeak gogor samar joko du, batez ere arratsaldetik aurrera; orduan, boladak oso gogorrak izan litezke, batez ere mendebaldean. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango ditugu, baina giro eguzkitsua izango dugu, eta azken orduetan hodei gehiago. Tenperaturak 18-20 gradukoak izan daitezke.
