DOT Durangaldea

362 taldek hartuko dute parte aurtengo marmitako lehiaketan

Guztira 5900 pertsonak eman dute izena aurteng lehiaketan; espazioen zozketaren emaitza jada eskuragarri dago eta webgunean kontsultatu daiteke

Aurten 5900 pertsonek eman dute izena, 362 kuadrillatan banatuta.

AMOREBIETA-ETXANO | Marmitako lehiaketa hitzordu garrantzitsua bihurtu da zornotzarrentzat jaietako egitarauaren baitan. Izan ere, partaidetza urtez urte hazten ari da. Aurten 5900 pertsonek eman dute izena, 362 kuadrillatan banatuta.

Era berean, aurten ere marmitakoak prestatzeko iaz gehitutako gune berriak mantenduko dira Ogenbarrena auzoan eta San Pedro eta Lehendakari Agirre kaleetan, nahiz eta orokorrean guneen banaketa-planoa ez den aldatu. Gainera, iaz bezala, komunak etengabe garbituko dira lehiaketa egunean zehar. Lehiaketa datorren uztailaren 18an ospatuko da.

Lehiaketan parte hartuko duten kuadrillek bete beharreko tokiak zozketa publiko bidez esleitu dira gaur. Zozketaren emaitza jarraian kontsulta daiteke: https://labur.eus/marmi 

Ekitaldia behar bezala garatzeko, Udalak 21 gazte kontratatu ditu gazteen enplegu-poltsatik. Hauek mahaiak eta aulkiak banatzeko lan egingo dute lehiaketa egunean.

Horrez gain, beste 2 pertsona kontratatu dira jai guztietarako, mugikortasun murriztua dutenentzako erreserbatutako espazioen zaintza eta erabilera egokia bermatzeko.

Beraz, guztira 23 pertsona kontratatu dira jaietarako.

Mahai eta aulkiak mapan esleitutako lekuetan emango dira, 10:30etik 13:00etara, eta 13:00etatik 19:30era jasoko dira. Taldeek uneoro bete beharko dituzte antolatzaileen oharrak. Sari banaketa 14:30ak eta 15:00ak bitartean egingo da Zubiondo plazan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top