DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

350 ikaslek xakean jokatuko dute igande honetan Elorrion

Hilario Azkarate frontoian 09:30ean hasiko den eskola-erronda izango da

Txapelketa Eskola Kirolaren programaren baitan kokatzen da. FOTO: Zaldi Baltza

AJEDREZ | Bizkaiko Eskolarteko Xake Txapelketaren sailkapen faseko banakako torneoaren baitan, 2011 eta 2016 urteen artean jaiotako neska-mutilek estrategia eta gaitasun intelektuala jarriko dute jokoan domekan, hilak 16, goiz osoan zehar.

Urteroko xake kanporaketa honen jokalekua Elorrio izango da aurtengoan, eta herriko Zaldi Baltza elkartea eta Udala arduratuko dira antolatzeaz. Txapelketa Eskola Kirolaren programaren baitan kokatzen da, eta parte-hartzaileek eskola-kirolean alta emanda egon behar dute.

Jokalariak adin-mailaka lehiatuko dira, benjamin (2015-2016 urteetan jaiotakoak), kimu (2013-2014 urteetan jaiotakoak) eta haurren kategorian (2011-2012 urteetan jaiotakoak) banatuta.

Norgehiagokak Hilario Azkarate Frontoian izango dira. goizeko 9:30ean hasita. Aurreikuspenen arabera, 15:00ak aldera amaituko dira azken buruz burukoak. Hala, banakako norgehiagoka zirraragarriak espero dira, eta parte-hartzaileek estrategia eta gaitasun intelektuala probatzeko aukera izango dute.

Zaldi Baltza elkartean federatutako 24 neska-mutil elorriar izango dira 350 xakelarien artean, gutxi gorabehera. Iaz oso emaitza onak lortu zituzten haurren kategorian, Bizkaiko azpitxapeldun geratuta.​​

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top