Tenperatura maximoak 3-4 ºC igoko dira

EGURALDIA | Ostegunean giro argiarekin hasiko dugu urtea, baina goizaldea nahiko hotza izango da. Goizaldean tenperatura baxua izango da, eta barnealdean izotza egingo du. Ebro ibarrean behe-lainoa sortuko da eta iraunkorra izan daiteke, baina gainerako lekuetan giro argia izango dugu, zeruan goi-hodei batzuekin. Arratsalde-gau partean hodeiak ugarituz joango dira. Tenperatura maximoak 3-4 ºC igoko dira isurialde atlantikoan, baina ia ez dira aldatuko gainerako lekuetan. Hego-haizea ibiliko da, goizetik aurrera apur bat biziago.


