DOT Durangaldea

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako oinarrizko igeriketa ikastaroa abian da Elorrion

Martxoaren 26ra bitartean, Udal Kiroldegian​

Oinarrizko igeriketa ikastaro bat martxan jarri da

ELORRIO | Kirol eta Gazteria Sailak antzeman duenez, 12 eta 16 urte bitarteko gazteen artean igeriketako oinarrizko gaitasunen gabezia dago. Igeriketa funtsezko trebetasuna da segurtasun pertsonalerako, osasunerako eta aisialdi aktiborako, eta gabezia horrek gazteen parte-hartzea mugatu dezake udaleko kirol eta aisialdi jardueretan.

Egoera horri erantzuteko, oinarrizko igeriketa ikastaro bat martxan jarri da, gazteei gutxieneko ezagutzak baldintza egokietan eskuratzeko aukera emateko. Ikastaroa Elorrioko Udal Kiroldegian egingo da, ostegunero, eta otsailaren 5etik martxoaren 26ra bitartean luzatuko da, hasiera batean bi hilabeteko iraupenarekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top