Udalerriak bizitzeko leku gisa jaso duen batez besteko balorazioa 8,42koa da

AMOREBIETA-ETXANO | Beste urte batez, Amorebieta-Etxanoko Udalak gogobetetze-inkesta bat egin du Gizaker Social Survey and Public Opinion Experts-en bitartez, herritarrek udalerriko hainbat alderdiren inguruan duten pertzeptzioa edo dituzten beharrak ezagutu eta hobetzen jarraitu edo horiei erantzun zuzena emateko helburuz. Ekimen horri esker, herriaren inguruan zornotzarren lehentasunen, beharren eta ikuspegi orokorraren inguruko informazioa jaso ahal izan du Udalak.
Emaitza positiboa izan da beste behin: Amorebieta-Etxanoko biztanleek 8,42ko batez besteko balorazioa eman diote balorazioa eman diote udalerriari bizitzeko leku gisa, udalerriak zornotzarrentzat eskaintzen duen bizi-kalitatearen pertzepzio ona berretsiz. Horrez gain, inkesta horretan jasotakoari jarraiki, zornotzarrek oso ondo baloratzen dituzte baita ere gobernu-taldeak bultzatutako proiektuak, eta egindako obrak zein gaur egun martxan dauden proiektuak guztiz babesten dituzte.
Egindako obrak eta azken kanpainak harrera bikaina izan dute herritarrengan
Udalak egindako jarduera berrienek 7,7 puntuko balorazioa jaso dute bataz beste, eta horien artean, hauek dira hobekien baloratu dituztenak:
- Merkataritza dinamizatzeko Amorebono programa,
- Oinezkoen pasabideen seinaleztapena hobetzea.
- El Carmelo Parke berriaren garapena.
- Jauregizahar auzoa berrurbanizatzea.
- Autokarabanentzako aparkalekua
- Ganeko udako igerilekuan egindako hobekuntzak.
Martxan dauden proiektu berriak: herritarrek bereziki baloratuak
Gaur egun Udala garatzen ari diren proiektuak ere ondo baloratu dituzte herritarrek, 7,95eko batez besteko notarekin. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Zelaietako aparkalekuko 150 doako txandakako aparkaleku berriak.
- Nafarroako Zentroa hobetzeko obrak.
- Urritxe auzoa berrurbanizatzea.
- Zubiondoko parkea estaltzea.
- Bizikleta-pista Erletxe eta Larrabetzurantz.
- Karmen 2.0 berrurbanizazio-proiektua.
Ekimen horiek herritarren eskaerei erantzuteko eta etorkizunerako ikuspegiarekin planifikatzeko Udalaren apustu irmoa berresten dute.
“Horrelako azterketek herritarrei zuzenean entzuteko eta gure politikak haien benetako beharretara egokitzeko aukera ematen digute. Gure konpromisoa da Amorebieta-Etxano erosoagoa, eskuragarriagoa eta etorkizunerako prestatuagoa eraikitzen jarraitzea, betiere erabaki bakoitzaren erdigunean pertsonak jarriz”, adierazi du Ainhoa Salterain alkateak.
Udal zerbitzuak eta Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ), beste puntu aipagarri batzuk
Inkestak udal-zerbitzu nagusien balorazioa ere jasotzen du, eta emaitzak bereziki positiboak dira honako hauetan:
- Kaleen garbiketa: 7,83
- Hondakinen kudeaketa: 7,11
- HAZ – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: 7,31
Horri lotuta, aipamen berezia merezi du HAZ-ek, Herritarren Arreta Zerbiitzuak, funtsezko tresna baita udal-izapideak eraginkortasunez eta hurbiletik kudeatzeko.
Segurtasuna eta egiteke dauden beharrak
Ikerketak ere datu garrantzitsu bat ematen du: inkestatutako pertsonen % 84,5ek uste dute Amorebieta-Etxano udalerri segurua dela, bizitzeko ingurune lasai eta babestu gisa sendotuz.


