ELA sindikatuak hilda zegoela jakinarazi bazuen ere, oso larri dago, baina bizirik
AMOREBIETA-ETXANO | Lan-istripua joan den urriaren 15ean gertatu zen, langilea hiru metroko altueratik erori zenean, lanean ari zen zurezko zorua hautsita. Ezbeharra Boroako Maderas Etxeari enpresan gertatu zen, baina langilea Iurretako DANA-AIR azpikontratakoa zen eta konpresoreak mantentzeko eta berrikusteko lanak egiten zituen. ELA sindikatuak hilda zegoela iragarri badu ere, langilea oso larri dago, baina bizirik, Osalanetik argitu dutenez.
ELAk salatu du, beste behin ere, prebentzioan inbertsiorik egin ez izana, jardueren koordinazio desegokia eta baldintzen prekarietatea direla istripuaren atzean dauden faktoreak.