DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zornotzako bizilagun bat hil da Barbastron izandako trafiko istripu batean

Hildakoarekin batera beste bi pertsona zihoazen autoan: larri zauritu den 43 urteko emakume bat, eta onik dagoen 8 hilabeteko haur bat

Atzo izandako trafiko istripuaren irudia ARGAZKIA: Guardia Civil

AMOREBIETA-ETXANO | Gizon bat (45 urtekoa eta Zornotzako bizilaguna) hil da gaur goizean, eta beste bost zauritu, tartean hiru larri, Barbastron (Huesca) izandako zirkulazio istripu batean.

Hildakoarekin batera beste bi pertsona zihoazen autoan: larri zauritu den 43 urteko emakume bat, eta onik dagoen 8 hilabeteko haur bat. Hirurak, zornotzarrak.

Istripuan beste bi ibilgailu nahasi dira. Furgoneta batean zihoazen 21 eta 19 urteko bi emakume larri zauritu dira, eta kamioi batean zihoan beste gizon bat onik dago.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, autoa kontrako erreian sartu da, eta furgonetarekin eta kamioiarekin egin du talka, aurrez aurre.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top