Zikloak “Gru 4. Mi villano favorito”, “Padre no hay más que uno 4”, “Migrazioa. Bidaia ahaztezina” eta “Algo le pasa a mi yerno” filmak eskainiko ditu

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak “Zinema Kalera Udan” aire zabaleko zine-zikloa jarriko du martxan, herritar guztiei zuzendutako doako saioekin. Ekimen honen helburua aisialdi kulturala sustatzea da, herriko hainbat gunetan publiko guztientzako filmak ikusteko aukera eskainiz.
Proiekzioak aire zabalean izango dira, 22:00etan, eta bertaratzen direnentzako aulkiak egongo dira. Gainera, esperientzia bereziagoa izan dadin, saio guztietan palomitak banatuko dira.
Zinema saioen egitaraua honakoa izango da:
- Abuztuak 4 (22:00) – Jauregizahar
Filma: Gru 4. Mi villano favorito (gaztelaniaz). - Abuztuak 8 (22:00) – Ixar
Filma: Padre no hay más que uno 4 (gaztelaniaz). - Abuztuak 22 (22:00) – Zubipunte
Filma: Bidaia ahaztezina (euskaraz). - Abuztuak 28 (22:00) – Ogenbarrena
Filma: Algo le pasa a mi yerno (gaztelaniaz).
Euria egingo balu, saioak Gure Kirolak frontoian izango dira, publikoaren erosotasuna bermatzeko.
Udalak zinema herritarrengana hurbiltzea helburu duen udako proposamen honekin bat egiteko gonbita luzatzen du.