DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

“Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume” erakusketa Durangora iritsi da

Etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea eta jakintzaren arlo nagusietan emakumeek egindako lana nabarmentzea helburu duen erakusketa ibiltaria

Erakusketa Ezkurdi egongo da hila 29ra arte

DURANGO | Maiatzaren 29ra bitartean, “Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume” izeneko erakusketa ibiltaria Plaza Ezkurdin izango da ikusgai. Ekimen honek emakumeek gizartearen garapenerako funtsezkoak diren arloetan egiten duten lana ikusaraztea du helburu, gazte nahiz helduentzat inspirazio iturri bihurtuz eta estereotipoak apurtuz.

Marina Palaciok egindako argazki eta bideoen bidez, beren ibilbidean bikain aritu diren 24 emakume akademiko aurkezten dira. Erakusketan adin eta esperientzia ezberdineko emakumeak daude ordezkatuta,  ibilbide luzea duten profesionalak zein beren diziplinetan aitzindari diren gazteak.

Hautatutako irudiak Jakiunde, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, 2022 eta 2023 urteetarako argitaratutako egutegietatik datoz, eta bertako protagonistak ausaz hautatuak izan ziren. Gaur egun, Jakiundek 115 kide ditu, horietatik 35 emakumezkoak eta 80 gizonezkoak.

Erakusketa  doan ikusteko aukera izango da Ezkurdi Plazan, eta aukera paregabea izango da emakumeen ekarpena aitortzeko, hausnarketa sustatzeko eta aukera berdintasunean oinarritutako gizarte baten alde urratsak emateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top