Tenperatura maximoak 22 edo 23 ºC ingurukoak izango dira

EGURALDIA | Igandean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Iparraldean zerua hodeitsu egongo da eta noizbehinka euria egingo du, batez ere arratsaldetik aurrera. Hodeiak eta ostarteak hegoaldean, Ebro ibarrean giro eguzkitsua nagusituko da. Tenperatura maximoak 22 edo 23 ºC ingurukoak izango dira. Ipar-haizea ibiliko da, barnealdean bolada gogorrekin arratsaldean.