Plaza mugatuak dira eta izen-ematea online egin beharko da irailaren 21era arte

BERRIZ | Berrizko Udalak ikastaro berrirako antolatutako ikastaroetan izena emateko epea ireki du. Zeramika, txistu eta 50 urtetik gorakoentzako ingeleseko oinarrizko nozioen ikastaroak dira. Izen emateak online egin daitezke irailaren 21era arte.
Zeramika ikastaroa irailaren 29an hasiko da eta helduentzat izango da. Astelehenero emango da, bi taldetan, 16:30-18:25 eta 18:35-20:30 ordutegian. Txistu-ikastaroaren kasuan, hastapen-mailan emango da, asteazkenero, 13:30etik aurrera, eta hasiera-data urriaren 1a izango da.
Azkenik, ingelesaren oinarrizko nozioak ikastaroa 50 urtetik gorakoei zuzenduta dago, urriaren 3an hasiko da eta ostiraletan emango da 9:00etatik 10:30era.
Ikastaro bakoitzak 75 euroko kuota du hiru hilean behin, eta gutxienez berriztarrak egon beharko dira ikastaroak egiteko. Plazak mugatuak dira eta izena online eman beharko da QRren eta web orrian dauden esteken bidez.
IZEN-EMATEAK:
Zeramika ikastaroa hemen
Txistu ikastaroa hemen
Ingeles ikastaroa hemen