Ostarteak, tanta batzuk, hego haizea eta 25 gradu inguruko tenperaturak espero dira
EGURALDIA | Datozen egunetarako udazkeneko eguraldia espero da. Hego haizea nagusituko da eta tenperatura atseginak, ostarteak eta euri gutxi egingo du. Merkurioa, joan den asteburuan bezala, 25 gradu ingurukoa izango da.
Ostirala, hodeiak eta ostarteak
Ostiralean eguraldi lasaia. Goizean ostarte handiak nagusituko dira, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta baliteke zaparrada batzuk botatzea. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura minimoak pixka bat jaitsiko dira eta maximoak apur bat altuagoak izango dira.
Larunbata, tanta batzuk
Larunbatean hodeiak ugarituko dira eta noizbehinka euria egingo du. Hego haizeak bolada gogorrekin eta goialdeetan joko du. Tenperatura minimoak leunagoak izango dira, eta maximoetan ez da aldaketarik espero.