Otsailaren 28ra bitartean ikusgai egongo da Amorebieta-Etxanoko erakusketa gelan.
![](https://dot.eus/wp-content/uploads/2025/02/dot-Zelaieta-Zentroko-erakusketa-berria-400x300.jpeg)
AMOREBIETA-ETXANO | Zornotza Aretoak “Biluztasuna” izeneko erakusketa berria jaso du eta ikusgai egongo da bertan, otsailaren 28a bitartean. Erakusketak, Pintzelak elkarte artistikoak antolatuta eta Pablo Astrain komisarioaren zuzendaritzapean edertasun naturalaren inguruan hausnartzera gonbidatzen du ikuslea, artifiziorik eta apaindurarik gabe, obra guztien bidez begirada hurbila eskainiz.
Erakusketaren aurkezpen testuak dioen bezala, “edertasuna hunkitzen gaituen zerbait da, toki guztietan aurki dezakeguna; begiratzen jakitea besterik ez dago ikusteko”. Erakusketa honek, beraz, publikoari edertasun hori bere formen garbienetan aurkitzea proposatzen dio.
Hala, erakusketa gela erreferentziazko espazio kultural bilakatzen da beste behin eta zabalik dago artearekin eta gogoetarekin konektatu nahi duten pertsona guztientzat.