Eguraldi eguzkitsua 25 graduko maximoarekin mantenduko da

EGURALDIA | Ostegunean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Egunaren hasieran iparraldean eta hegoaldeko zenbait lekutan behe-hodei ugari eta lainoguneak agertuko dira, batez ere Ebro ibarrean; orduak pasa ahala jasoko du han eta eguzkia izango da jaun eta jabe denean. Ekialdeko haizea nagusi, arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez.