Tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira

EGURALDIA | Larunbat goizaldean euria sarri egingo du oraindik, baina goizetik aurrera zaparradak txikiagoak eta noizbehinkakoak izango dira eta mendebaldean prezipitazioa urria izango da. Egunaren hasieran haizeak iparraldetik joko du, goizetik aurrera Hegoaldean ekialdeko haizea ibiliko da eta kostaldean mendebaldekoa. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu altuagoak izango dira.


