Egunaren amaieran elu kota 1.200 metro inguruan kokatuko da

EGURALDIA | Larunbataren hasieran eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Hego-mendebaldeko haizea, ipar-mendebaldeko haizeguneetan zakar, giro epela, zerua hodeitsu eta han-hemenka zaparrada batzuk. Goizean atertzera egingo du eta ostarteak zabal daitezke. Arratsaldean haizea mendebaldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da; aldaketaren ostean, haizeak barnealdean indarra galdu egingo du, zaparradak sarriago egingo ditu eta trumoitsuak izan daitezke eta tenperatura jaitsiko da. Eguneko tenperatura minimoak gauean izango dira eta azken orduetan elur-kota 1200 metro inguruan egongo da. Tenperatura maximoak baxuagoak izango dira, 10 eta 15 ºC artekoak.