DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarrek aparkaleku berri bat ireki du tren geltokiaren ondoan

25 autorentzako aparkaleku berria dago erabilgarri dago N 634 errepidearen aldamenean

Aparkalekuak 25 kotxeentzako lekuan du

ZALDIBAR | Euskal Trenbide Sareak, Zaldibarko Udalarekin sinatutako hitzarmena oinarri, bukatutzat eman ditu tren geltokiko eta N-634 errepidearen gainaldeko pasabideko lanak; horiekin batera, aparkaleku publiko berria egokitu du tren getokiaren ondoan. Azpiegitura berriak 25 ibilgailurentzako lekua dauka. Eneritz Azpitarte alkateak “onuragarritzat” jo du azken hau. “Izan ere, aparkaleku irisgarria eta hurbila da. Autoarekin herriko kaleetan barneratzen ibili barik, ibilgailua herriaren erdi-erdian utz daiteke, zerbitzuguneetara besteak beste, modu erosoan gerturatzeko”, adierazi du. Alde horretatik, alkateak aparkaleku berria erabiltzera deitu ditu herritarrak, eta gogoratu du, udalak mugikortasun plana garatzeko asmoa daukala, herri seguruago eta irisgarriago bat lortze aldera.

Eguzkialdeko pasagunea, kenduta

Bestalde, N-634 errepidearen gainean oinezkoen pasabidea eginda, behin-betiko kendu da da Eguzkialde urbanizazioaren oinetako trenbide-pasagunea. Inguruetako bizilagunek segurtasunean eta irisgarritasunean irabazi dute. Geltokiari dagokionez, ETSk guztiz berritu ditu nasak. Gainera, argiztapen berria instalatu du eta 18 metro luzeko markesina berria ipini du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top