DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarko Udalak kirol elkarteetan euskara sustatzeko gida kaleratu du

Dekalogoa Euskara Zerbitzuak eta herriko kirol elkarteek ondu dute, elkarlanean

Dekalogoa familia guztientzat zein udalerriko klub guztientzat dago erabilgarri

ZALDIBAR | Zaldibarko Euskara Zerbitzuak gida bat kaleratu du Zaldua Kirol Elkarteko hiru talderekin (saskibaloia, pilota, futbola) eta Biak Bat futbol taldearekin elkarlanean. Udalerriko kirol elkarteetan euskara sustatzeko dekalogoa da, familientzako hainbat praktika on jasotzen dituena. Gidan, entrenatzaileari euskaraz egiteko, taldea euskaraz animatzeko edota euskara ulertzen ez dutenek jarraitu ahal izateko irizpideak jaso dituzte. Dekalogoaren aurkezpen publikoa ostiralean egin zuten, maiatzak 23, Euskaraldi betean. Ekitaldian, Biak Bat eta Zaldua taldeetako kideek parte hartu zuten.

Dekalogoak orain ikusi du argia, baina kirol elkarteetako ordezkariak eta gurasoak hilabetez hilabete ibili dira proiektu linguistikoa garatzen. 2023ko udazkenean hasi ziren batzen, euskara batzordearen bueltan, Emun aholkularitza enpresaren bitartekotzarekin. Izan guraso, entrenatzaile, begirale, klubeko ordezkari edo kirolari, denak ala denak euskarari bultzada emateko ekarpenak egiten hasi ziren. Horrela, hilero-hilero batzen ibili eta gero, gaur publikatu dute tresna berria.

Egitasmoaren bultzatzaileek azpimarratu dutenez, dekalogoa familia guztientzat zein udalerriko klub guztientzat dago erabilgarri. Era berean, Zaldibarko Udalak gurasoak, kirolariak eta kirol elkarteetako arduradunak animatu ditu dekalogoa erabiltzera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top