Instalazioak 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo dira zabalik

MALLABIA/IURRETA | Udarekin batera, martxan daude Mallabiko ur-zorrotadak. Ur-jolaserako gunea da, haurrek udaz modu freskagarri eta seguruan gozatu dezaten. Instalazioak 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara egongo dira erabilgarri.
Udaletik gogorarazten da azpiegitura hauek ondo erabiltzea guztion ardura dela. Funtsezkoa da erabilera-arauak errespetatzea, espazioa kaltetuko duten ekintzak saihestea eta, batez ere, ura kontsumitzeko kontziente izatea, baliabide baliotsu eta mugatua baita.
Instalazio hauek ondo mantentzeko eta uda osoan herritarrek gozatu ahal izateko, herritar guztien parte-hartzea ezinbestekoa da.
Mallabiko udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu espazio honetaz arduraz, errespetuz eta ingurunea zaintzeko konpromisoarekin gozatzera.
Iurretan…
Iurretako Udalak ekainaren 10etik aurrera irekiko ditu Askondoko ur txorroak, goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara, iurretarrek erabiltzeko eta gozatzeko