Izen-emateak ekainaren 10era egongo dira zabalik eta zozketa ekainaren 11n egingo da

AMOREBIETA-ETXANO | Larrea kiroldegiak zabaldu du izena emateko epea 2026ko uztailaren kirol ikastaroetarako. Interesdunek ekainaren 1etik 10era izango dute izena emateko aukera, bai kiroldegian bertan, bai udal webgunearen bidez.
Izen-emate epea amaitu ondoren, ekainaren 11n egingo da plazen zozketa. Izena berresteko azken eguna ekainaren 19a izango da. Plazak hutsik geratzen badira, horiek esleitzeko eta berresteko prozesua ekainaren 22 eta 23an egingo da, eta hutsik geratutako plazak ekainaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri .
Helduentzako kirol eskaintza
Hauek dira helduentzako ikastaroak eta horien ordutegiak:
- Astelehena, asteazkena eta ostirala:
- Spinbike virtual (13:30–14:15)
- Spinbike virtual (18:30–19:15)
- Astelehena eta asteazkena:
- Pilates (18:30-19:15)
- G.A.Z (19:30–20:15)
- Astearte eta osteguna:
- Entrenamendu orokorra (9:15–10:00)
- Pilates (10:15-11:00)
Jarduera hauen helburua da Amorebieta-Etxanon uda aktibo eta osasuntsua sustatzea, kirol aukerak eskainiz.
Informazio gehiagorako eta izena emateko, jo Larrea kiroldegiko harrerara edo deitu 946 300 002 telefono zenbakira.


