DOT Durangaldea

Bueltan da ‘Hitzez eta Ahotsez’ ekimena, bi urteko etenaren ostean

Hamargarren edizioan bi hitzordu izango ditu

Lehen hitzordua apirilaren 16an izango da

DURANGO | Urte biko atsedenaren ondoren Hitzez eta Ahotsez herri ekimeneko euskaltzaleok gogotsu heldu diote 10. edizioa antolatzeari.

Bi hitzordu izango ditu:
● Apirilaren 16an lehenengoa
● Maiatzaren 15ean bigarrena

Apirilaren 16an dokumental emanaldia: Lourdes Iriondo, “Ez gera alferrik pasako”.

– Lekua: Zugaza zinema.
– Ordua: 19:00.
– Antolatzaileak: Gerediaga elkartea eta Hitzez eta Ahotsez.
– Sarrerak 3 eurotan egongo dira eskuragai.
– Solasaldia: Inge Mendioroz Ibañez zuzendariarekin eta Idoia Garzes Aldazabal gidoilariarekin.

Maiatzaren 15ean irakurraldi girotua Plateruenean

Aurreko edizioetan erabilitako gaien birpasa egingo dugu arratsalde osoan zehar, musikari, bertsolari, abeslari, antzerkigile, dantzari eta abarrek girotutako irakurraldian. Beraz, hainbat gairen inguruko testuak irakurri ahal izango dira (ikus segidan blokeak eta gaiak). Eta ohikoa den lez, irakurri gura den testua norberak sortua izan daiteke (azken orduan irakurtzeko), edo norberak aukeratutakoa, edo antolakuntzak proposatutakoa. Hasierako urteetako aterpera itzuliko gara, Platerueneko epelera. Hona hemen irakurraldiaren egitura zehatza:

1. Blokea: Sarri
2. Blokea: Itsasoa
3. Blokea: Durangaldeko idazleak
4. Blokea: Bidaia
5. Blokea: Lurra
6. Blokea: Askatasuna
7. Blokea: Maitasuna
8. Blokea: Ametsak
9. Blokea: Umorea
10. Blokea: Hitzez eta Ahotsez 10 urtez (sortzaileentzako tartea)

– Kartelgilea: Aurreko urteetan lez, Imanol Larrinaga Larrañagak sortu du ekimenerako kartela.

– Irakurraldirako izen-ematea: zabalik dago apirilaren 13ra arte, esteka honetako galdetegia betez

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top