Maximoak 15 gradu ingurukoak izango dira zenbait egunetan, gaur bezala

EGURALDIA | Urtarrileko azken astean hego haizea eta euria izango dira protagonista, baina ez da kopuru handirik espero.
Momentuz, astelehenean haizea baretuko da. Lainotuta egongo da eta zaparradekin jarraituko du; goizaldean eta eguneko lehen orduetan ekialdean pilatuko da, eta arratsaldean barnealdean espero da batez ere. Goizaldean kostaldetik gertu mendebaldeko haizeak gogor jotzen jarraituko du, baina orduek aurrera egin ahala indarra galduko du eta goizean hego-mendebaldera aldatuko da, azken orduetan berriro zakartuko da. Elur-kota 1000 m inguruan kokatuko da goizaldean eta goizean gora egingo du, arratsaldean 1.500 m-tik gora kokatu arte. Tenperatura beste pixka bat igoko da.


