DOT Durangaldea

Urtarrilaren 7tik aurrera berriro egongo dira eskuragarri Zornotzako egutegiak

Egutegia 12 argazkiz osatuta dago, Uztargi.klik argazkizale elkarteak egindakoak

1.500 ale gehiago banatuko dira

AMOREBIETA-ETXANO | Datorren urtarrilaren 7tik aurrera eskuragarri egongo dira berriro Amorebieta-Etxanoko 2026ko egutegiak. Lehen aleek izandako arrakasta ikusirik, Amorebieta-Etxanoko Udalak beste 1.500 ale banatuko ditu, Zelaieta Zentroko harreran. Urtero bezala, horma-egutegia elebiduna da (euskaraz eta gaztelaniaz) eta diseinu argia eta jaiegunak markatuta ditu.

Hileroko irudiak herriko Uztargi.klik argazkizale elkarte zornotzarrak egin ditu eta udalerriko txoko, une eta giro desberdinak batzen jakin du, gertuko begirada artistiko batetik. Horrela, hamabi hilabeteetan zehar, egutegiak Amorebieta-Etxanoko ibilbide bisuala eskaintzen du.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top