DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Unai Moran abadiñarra 2. eta 3. Espainiako Kopako bi probatan

Cafe Dromedario Flotamet taldeko txirrindulariak maila handia eman du asteburu gogor batean

Bigarren postua José Luís Junco memorialean.

TXIRRINDULARITZA | Unai Moran abadiñarrak bere potentziala erakusten jarraitzen du Junior mailan. Pasa den asteburuan Cafe Dromedario Flotamet taldeko txirrindulariak Arabako IV. Lasterketa luze eta gogorra, 140 kilometrokoa, non Estatuko txirrindularirik onenak elkartu ziren “60 kilometroren faltan nire eraso batek bederatzi txirrindulari inguruko ihesaldia sortu zuen eta hirugarren amaitu nuen.

Unai Moran abadiñarrak maila bikaina eman zuen pasa den asteburuan.

Igandeko jardunaldia Unquerara joan zen José Luís Junco Memorialean (Espainiako Kopa) parte hartzera, parte-hartze maila handiarekin. 100 kilometroko lasterketa zorrotza, larunbateko esfortzuak abadiñarraren zangoetan pisatu zezakeena. Hala ere, Unai Moranek bigarren postua eskuratu du. “Espainiako Kopako bi lasterketa horietara joan ginen onenekin egon gintezkeela erakusteko asmoz, eta hala izan da. Oso pozik nago errendimenduarekin eta hurrengo helburuei aurre egiteko gogoarekin “, adierazi du txirrindulari gazteak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top