DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Unai Egiluz durangarrak 2028ra arte berritu du kontratua Athleticekin

Mirandesen denboraldi bikaina bete ostean, erdiko atzelariak lehen taldearen fitxa izango eta denboraldiaurrea Valverderekin egingo du

Unai Egiluz berritzea 2028ra arte. ARGAZKIA: Athletic Club

EUP! |

Mirandesen denboraldi bikaina bete ostean, erdiko atzelariak lehen taldearen fitxa izango eta denboraldiaurrea Valverderekin egingo du

Athletic Clubek eta Unai Egiluzek akordioa lortu dute 2028ko ekainaren 30era arte kontratua berritzeko. Erdiko atzelariak lehen taldearen fitxa izango eta denboraldiaurrea Ernesto Valverderen aginduetara egingo du. Hain zuzen ere, lehen taldeko teknikariarekin parte hartu zuen Mexikoko birako udako stagean.

Duela bi urte, Athleticek gerora irabazi zuen Kopako lehen kanporaketan, UE Rubi taldearen aurka lehoi gisa debuta egin zuen atzelariak 33 partida ofizial jokatu ditu CD Mirandesekin denboraldi honetan. Neurketek aurrera egin ahala, errendimendua hobetu eta protagonismoa handituz joan zen talde mirandarraren jokalari erabakigarrietakoa izatera bilakatu arte.

Durangarraren LaLiga HyperMotionen bere lehen lagapena arrakastasua izan zen; lehenago, Bilbao Athleticen fasea ere gainditu zuen, 50 neurketa ofizial jokatu zituelarik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top