DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Umeentzako gune bat urritik maiatzera eskatzeko sinadurak biltzen hasi dira

Guraso talde batek haurrak eta familiak egon daitezkeen ekimen hau bultzatu du

Ehun sinadura inguru bildu dituzte

DURANGO | Guraso talde bat sinadurak biltzen hasi da, argudiatuz gaur egun erabilera anitzeko gune bat eskaintzen dutela oso data laburrekin eta “eguraldi txarrarekin ikusten dugula elkar eta haur txikiak, babesteko, elikatzeko… lekurik gabe”.

Horregatik, espazio itxi bat eskatu dute, “hotzetik eta hezetasunetik isolatuko duen zoru bigundu batekin, non haurrak eta familiak 0 urtetik aurrera egon daitezkeen”.

Gune bat eskatzen dute urriaren 1etik maiatzaren 31ra, “euria egiten duelako eta eguraldi txarra egiten duelako maiz, eta gutxienez 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera, jaiegunak barne”.

Azaldu dutenez, erabilera anitzeko “3. gunea” egokia izango litzateke, baina ezaugarri horiek betetzen dituen edozein espazio alternatibo ondo egon liteke, “batez ere erabilera anitzek bere osotasunean okupatzen duten egun horien alternatiba gisa, hala nola Azoka edo 40minutu rocka”.

Sinatu dezakezu HEMEN

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top