Ia 47.000 euroko inbertsioak energia-eraginkortasuna hobetzeko eta hirigintza jasangarrian aurrera egiteko

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak Ugarte Bidea eta Andapara kaleetako argiteria berritzeko lanak amaitu berri ditu, udalerriaren energia-eraginkortasuna hobetzeko egiten duen etengabeko lanaren baitan. Urriaren 20an hasi eta 24an amaitu ziren lanak; 150 W‑eko 51 argi zahar kendu eta 40 W‑eko LED argi berriekin ordezkatu dira, energia‑kontsumoa nabarmen murriztuz.
Berrikuntza horrek kontsumo elektrikoaren murrizketan eragiteaz gain, aipatutako kaleetako argiztapena hobetuko du, bai oinezkoentzat, baina ibilgailuentzat ere, eta horri esker segurtasun handiagoa izango da eremuan. LED teknologia erabiliz, argiek iraunkortasun handiagoa izango dute, energia gutxiago kontsumituko da eta argiztapena eraginkorragoa izango da, ingurune irisgarri eta atseginago bat sortzen lagunduz.
Egindako inbertsioa 46.785,32 €koa da, eta horrek Udalak iraunkortasunarekin eta ingurumenaren zaintzarekin duen konpromisoa islatzen du. Aldaketa honek udal espazio publikoen energia-eraginkortasuna hobetzeko udal estrategiaren parte da, eta etorkizuneko faseetan udalerriaren beste eremu batzuetara zabaltzea aurreikusten da.
Udalerriaren berrikuntzan aurrerapausoa
Udal argiteria hobetzea bat dator Udalaren jasangarritasun-politikekin, hirigintza-azpiegitura hobetzearekin batera ingurumen-eragina murrizteko konpromisoa betez. Argiteria hobetzeak udal aurrekontuan ere eragin positiboa du, mantentze-kostuak eta energia-kontsumoa murriztuz baliabide horiek beste proiektuetarako bideratzea ahalbidetuz.



