DOT Durangaldea

Udazkena eguraldi nahasiarekin eta tenperatura gozoekin agurtuko da aste honetan

Euriteak espero dira datozen egunetarako, baina ez dira handiak izango

Durangaldean aste honetarako aurreikusitako denbora IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Datorren igandean, 16:00etan, negua iritsiko da. Beraz, hau izango da udazkeneko azken astea, joan den astean baino apur bat nahasiago iritsiko dena, baina euri gutxirekin eta tenperatura epelekin, 15 gradu inguruan.

Astelehena, hodei gehiago

Astelehenaren hasieran eguraldiak ildo beretik jarraituko du, baina goizetik aurrera hodeiak ugarituz joango dira, batez ere barnealdean, eta noizbehinka euri txikia egin dezake, bereziki hego-ekialdean. Tenperatura maximoek gora egin dezakete eta altuenak 10 ºC-tik gorakoak izango dira leku gehienetan; giroa udazkenekoa izango da. Hego-haizea ibiliko da, egunaren hasieran indartsuago; gero indarra galdu egingo du.

Martitzena, zaparrada batzuk

Asteartean behe-hodeiak ugariak izango dira eta zerua hodeitsu egongo da. Han-hemenka zaparrada batzuk egingo ditu. Goizean goiz hegoaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura minimoek berdintsu jarraituko dute, maximoak gutxi jaitsiko dira eta hegoaldean giroa freskoa izango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top