DOT Durangaldea

Zornotzak udaletxeko ordenagailu zaharrak Mauritaniara bidaliko ditu

23 ordenagailu eta 15 monitore berrerabili dira, Mauritaniako komunitateetan erabilera berria izan dezaten

Gaur egun ekipamendua prestatzen eta paketatzen ari dira

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak erabileratik kanpo geratutako 23 ordenagailu eta 15 monitore kendu ditu, eta ekipamendu horiei bigarren bizitza emateko elkartasun ekimen batean parte hartu du.

Horretarako, Udalak Elkartenet Hezkuntza Elkartearekin lankidetzan jardun du, eta erakundeak gailuak jaso ditu berrerabilpen prozesua martxan jartzeko. Bere webgunea bidez, https://www.elkartenet.eus, elkarte hau ezagutzeko animatzen zaituztegu.

Datuen konfidentzialtasuna bermatzeko, ordenagailu guztietan informazioa modu seguruan ezabatu da. Ondoren, afrikar komunitateen beharretara egokitutako Xilaba-Txikilinux sistema eragilea instalatu zaie.

Gaur egun, ekipamendua prestatzen eta paketatzen ari dira, beste material batzuekin batera, Mauritaniako Nouakchott hiriko Arafat eta El Mina komunitateetara bidaltzeko.

Ekimen honen bidez, erabilerarik gabe geratutako baliabide teknologikoei beste erabilera bat emateaz gain, eten digitala murrizten lagundu eta nazioarteko lankidetza sustatzen da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top