Ekipamendu berria sartuko da, bai makinetan, bai material osagarrian.

DOT KIROLAK | Mallabiko Udalak udal frontoiko gimnasioa berritzeko eta hobetzeko zerbitzua esleitu du. Kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko konpromisoaren barruan kokatzen da ekimena, herritarrek ariketa fisikoa egiteko aukera gehiago eta dibertsifikatuagoak izan ditzaten.
Hobekuntzak makina eta material osagarri berriak sartzean datza, gimnasioaren ekipamendua osatu eta indartzeko. Ildo horretan, Udalak instalazio modernoak eta egokiagoak eskaintzea du helburu, erabiltzaileen beharrak asetzeko eta ingurune irisgarriago eta funtzionalagoa sustatzeko.
Hobekuntzei buruzko xehetasunak:
Instalatuko den ekipamenduak askotariko elementuak barne hartuko ditu, hala nola: indar-makinak, pisu-barrak eta hainbat tamainatako diskoak, kettlebell-ak eta muskuluak lantzeko, crossfit egiteko zein ariketa funtzionaletarako tresna osagarriak. Besteak beste, honako hauek nabarmendu daitezke:
● Curl eta crossfit barra desberdinak, bai zuzenak zein tamaina ezberdinetakoak.
● PVCzko pisu-diskoak, 1,25 kilotik 25 kilora bitarteko pisuarekin.
● Gomazko kettlebell-ak, pisu desberdinetakoak, indar eta erresistentzia ariketetarako.
● Bronson markako pisu-rack bat eta barra-euskarri bat, beste material batzuekin batera.
● Indarra lantzeko makinak, hala nola, lau estazioko kaiola bat, ariketa desberdinak modu seguru eta eraginkorrean egiteko aukera emango duena.
Aurrekontua eta gauzatzea:
Ekipamendu berria hornitzeko kontratua Kirol Nagusia S.L. enpresari esleitu zaio. Enpresa horrek egingo du materialaren instalazioa, guztira 18.130,20 euroko kostuarekin.
Jarduera honen bidez, Mallabiako Udalak kirol-azpiegiturak hobetzeko duen konpromisoa berretsi du, betiere herritarrei osasuna eta ongizate fisikoa sustatuko duten kalitatezko espazioak eskaintzeko helburuarekin.