DOT Durangaldea

Udal landen erabilera arautzeko ordenantza berria Abadiñon

Horrekin batera, landa ingurunea mantentzeko udal dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu dira

Baserri auzoak
Landak auzolanean zaintzea arautu da

ABADIÑO| Abadiñoko Udalak udal landen erabilera arautzeko ordenantza berri bat onartu du. Aurreko legegintzaldian, Udalak kudeatzen zituen eremu horiek, enpresa baten bitartez, eta, ordenantza berri honekin, landak auzolanean zaintzea arautu da. Lur horien esleipena eskatu nahi duten abeltzainek udal bulegoetan egin dezakete eskaera otsailaren 25era arte.

Eskaera egiteko, NANa, ustiategiaren zenbakia eta dituzten abelburuen kopurua egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskaerak ebaluatu eta lurzatiak esleituko dira. Era berean, interesatuek, udal lur hauek erabiltzeagatik, eskubideak eta betebeharrak zehazten dituen ordenantzaren kopia bat eskatu ahal izango dute.

Udal gobernu taldearen hitzetan, aurrerapauso bat da ordenantza berri hau: “Aurreko legegintzaldian, enpresa bat kontratatzen zen landa horiek mantentzeko, eta, ordenantza berri honekin, herritarrei eman nahi diegu aukera era ordenatuan udal landa hauek erabili ditzaten. Moldaketa horri esker, enpresari ordaintzen zitzaion dirua, baserri auzoetako sasiak garbitzeko erabiltzen da: urtean birritan egin beharrean, hirutan garbitzen dira egun”.

Landa ingurunea mantentzeko udal dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Bestalde, landa guneak mantentzen laguntzeko asmoz, Abadiñoko Udalak baserri auzoetan tximiniak garbitzeko, su-itzalgailuak jartzeko, putzu septikoak garbitzeko eta argiteria publikoa iristen ez den lekuetako argiztapenaren kostua ordaintzeko udal dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Interesa duten herritarrek, otsailaren 25era arteko epea izango dute eskaerak egiteko. Eskaerak elektronikoki zein aurrez aurre (udal bulegoetan) egin ahal izango dira.

Informazio gehiago hemen:

Etxeko tximiniak garbitzeko dirulaguntzak

Argiteria publikoa jartzeko dirulaguntzak

Putzu septikoak garbitzeko dirulaguntzak

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top