Temperaturak 27 ºC-ren bueltan geratuko dira eskualdean

EGURALDIA | Udako giro eguzkitsua asteartean. Tenperatura maximoek gora egingo dute eta barnealdeko altuenak 30 ºC ingurukoak izango dira; kostaldean 25 ºC-ren bueltan geratuko dira, hor haizea lehenago finkatuko delako iparraldetik. Zerua hodei gutxirekin egongo da; egunaren hasieran eta amaieran behe-hodei batzuk agertuko dira, egunsentian lainogune batzuk ere bai. Goizean goiz haizea aldakor ibiliko da; eguerdian iparraldetik finkatuz joango dira, Kantauri isurialdetik hasita, eta arratsaldean indartu egingo da.