DOT Durangaldea

Udaberriko eguraldia astebururako Durangaldean

Gainera, merkurioa igo eta 20 gradura iritsiko da eskualdean

Eguraldia nagusi asteburuan Durangaldean

EGURALDIA | Datozen orduak eta egunak egonkorrak izango dira, euririk, hotzik eta haizerik gabe. Iragarpenen arabera, depresioak egun batzuetarako urruntzen dira, datorren astearen erdialdera arte. Gainera, merkurioa igo eta 20 gradura iritsiko da Durangaldean.

Ostiralaren lehenengo partean hodeiak izango dira nagusi oraindik, batez ere ekialdean. Iparraldean euri txikia egingo du, bereziki ipar-ekialdean. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabalduz joango dira. Egunaren amaieran zerua hodei gutxirekin geratuko da. Tenperatura maximoak gutxi igo eta 10 eta 15 ºC artekoak izango dira. Egunaren hasieran mendebaldeko haize ahula ibiliko da, gero iparraldera aldatuko da eta azken orduetan aldakor ibiliko da.

Zapatua

Larunbatean eguraldia egonkorra eta eguzkitsua izango da. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin. Goizean goiz lainoa agertuko da eta barnealdeko zenbait lekutan kostako zaio jasotzea. Egunaren hasieran hotza egingo du eta hegoaldeko zenbait lekutan izotza egingo du. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira. Haize ahula eta aldakorra ibiliko da, hego-osagaia nagusi, arratsaldean izan ezik, orduan haizeak iparraldetik joko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top