Bestalde, herri-epaimahaiak Landako Optikari eman dio sari berezia
DURANGO | Astelehen goizean ezagutu dira Durangoko Gabonetako erakusleihoen lehiaketaren irabazleak. Bigarren aldiz, TYL dendak lortu du lehen saria 1.500 euroko sariarekin, eta lehen postua ere eskuratu zuten 2022an. Bigarren postuan Aiartza gozotegia geratu zen 1.000 euroko saria lortuz eta hirugarren postuan Bekoa Loradendak 500 euro lortuz. Epaimahaiak adierazi du sarituak bereziki izan direla originaltasunagatik eta Durangorekin duten loturagatik lehen sariaren kasuan eta kalitate eta estetikagatik gainerakoetan.
Gainera, iaztik hona, herri-bozketa bidezko sari berezia du, 300 eurokoa. Kategoria honetan 590 boto jaso dira eta irabazlea Optika Landako izan da, 109 botorekin.
Jesica Ruiz Perez merkataritza zinegotziak, Dendak Bai merkatari eta ostalarien elkarteko lehendakariorde Agurne Azkaraterekin batera, lehiaketako sariak banatu ditu.