DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Txintxaun Kolektiboak “75 puñaladas” antzezlana estreinatuko du larunbat honetan

Berrizko Kultur Etxeak umorez idatzitako polizia-drama aurkezten du (19:00etan)

Ivan Mestraitua, Aitor Aresti eta Andoni Ruiz Larringan.
Ivan Mestraitua, Aitor Aresti eta Andoni Ruiz Larringan.

BERRIZ | Txintxaun Kolektiboak ’75 puñaladas’ izeneko bere azken lana estreinatuko du larunbat honetan Kultur Etxean. Aitor Aresti durangarraren zuzendaritzapean, Andoni Ruiz Larringan eta Ivan Mestraitua izango dira taula gainera igoko diren bi aktoreak. Agatha Christieren estiloa parodiatzen duen umorez idatzitako polizia-drama da, Martín Giner antzerkigile argentinarrak idatzia.

50 minutu inguruko iraupenarekin, berriztar kultur gunera hurbiltzen direnek ikusiko dutenaren zertzeladak eskaintzen ditu zuzendariak. “Obrak harridura handia sortzen du; lerro zehatz bat du hasieran, baina aurrera egin ahala, ustekabeko 180 graduko bira ematen du. Hiruren artean konfiantza nagusi den une batera iritsi gara eta hori eszenatokian nabaritzen da “, baloratzen du Arestik.

’75 puñaladas’ antzezlanaren estreinaldia larunbat honetan izango da, 19:00etan, Kultur Etxean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top