Abuztuaren 30etik irailaren 2ra Elizburu kalea itxita egongo da trafikoarentzat
ELORRIO | Irailaren 1ean Ferixa Nausikoak ospatuko da Elorrion, eta horregatik aldaketak izango dira trafikoan, nekazaritza, abeltzaintza eta artisau azokaren prestaketa eta ondorengo lanen ondorioz.
Abuztuaren 29tik irailaren 2ra, ostegunetik astelehenera, San Pio kaleko geltokia izango da operatibo bakarra, bai bidaiarientzat, bai Elorriotik datozenentzat. Ohiko sarbidea izango du: San Agustin – San Fausto – San Pio biribilgunea. Ibilbidea, beraz, San Pio kalean amaituko da, bidaiariak igotzeko zein jaisteko erabiliko den geltokian, eta irteera honela egingo da: berriz ere Errebonbillo, Labakua eta Ibarra kaleetatik San Agustin biribilgunerantz. Bestalde, Elizburu kalea itxita egongo da abuztuaren 30etik irailaren 2ra.
Gainera, abuztuaren 30etik irailaren 7ra gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko da martxan Elorrio eta Durango artean.
Busen ordutegiak kontsultatu HEMEN
Programazioa kontsultatu HEMEN