Martxoaren 3an Altsasuko inauteriak berreskuratzeari buruzko “Momorrotxoak: Kaos baten istorioa” dokumentala proiektatuko da

IURRETA | Asteburu honetan, Iurretan karnabaletan murgilduko da. Tradizioa mantenduz, igandean ohiko Txitxiburduntzi jaia egingo da plazan, 12:30ean hasita eta hurrengo egunetan ere Aitte San Migel Jai Batzordeak eta Iurretako Udalak 2025eko Karnabalak ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte.
Eta plater nagusia datorren asteburuan iritsiko da, Eguen Zuri ospakizunarekin, otsailaren 27an.
Martxoaren 1ean, zapatu karnabalean, 12:30etatik aurrera poteoa izango da kaskoan eta ondoren bazkaria Marmitako, haragi-lasagna eta Pantxineta menuarekin. 16 euroko prezioa izango du eta bertara joan nahi dutenek otsailaren 25a baino lehen eman beharko dute izena Gauargi Tabernan. Bingoa eta musika kaskoan 17:30etatik aurrera eguneko beste jarduera batzuk izango dira.
Bestalde, martxoaren 3an, 19:00etan, Ibarretxe Kultur Etxean “Momotxorroak: Kaos baten istorioa” dokumentala proiektatuko da. Dokumentala Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak ekoiztu du eta Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi arduratu dira zuzendaritzaz, bertan, Altsasuko inauteriak berreskuratzeko eta biziberritzeko prozesua jasotzen du.
Eta Karnabalak 2025 programazioa martxoaren 4an, martitzen karnabalean, amaituko da, Osaba Patxikuren Etxe Zaharraren magia ikuskizunarekin 17:00etan eta Einoren musikarekin 19:00etan.