DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Tiempo soleado con temperaturas suaves hasta el domingo

Igandean zeru grisa espero da, eta euria egingo du

Astebururako iragarritako eguraldia IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Hodeiak desagertuz joango dira eta horren ondorioz eguzkia eta tenperaturak gora egingo dute, 25 gradu inguruan. Hala ere, iganderako zeru grisa espero da, euria egingo du eta tenperaturak behera egingo du berriro.

Ostirala, oskarbi

Ostirala eguzkitsua izango da. Egunaren zati handi batean zerua urdin egongo da. Barnealdean lainoarekin hasiko dugu eguna. Behe-lainoak, zenbait tokitan desegiteko denbora behar dutenak, ia goiz osoan. Goizean haizea bare ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik leun altxatuko da. Tenperatura minimoak hotzak izango dira, eta maximoak, berriz, gradu pare bat igoko dira.

Larunbata, atsegina

Larunbata egun atsegina izango da. Zerua ez da erabat garbi egongo, goi-hodei batzuk iritsiko baitira. Goizean goiz eta batez ere barnealdean lainoak sor daitezke. Goizean haizea bare ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik altxatuko da, kostaldean ekialdetik leun joko du. Tenperaturak, gauekoak zein egunekoak, gora egingo du. Maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira, eta kostaldean pixka bat beherago geratuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top