Talde durangarrak Alzola BSK Basauriren aurka neurtuko ditu indarrak merkatu plazan

SASKIBALOIA | Urritasun funtzionala duten pertsonen Tabirako taldeak partida berri bat jokatuko du asteburu honetan Durangoko merkatu plazan. Lokalek Alzola BSK Basauri neurtuko dituzte indarrak 12.00etatik aurrera. Durangarrek deia egin diete herritarrei talka ikustera joateko.