DOT Durangaldea

SDAk campus berri bat antolatu du Aste Santurako

Haurrei zuzenduta, Txolonen ospatuko da martxoaren 30etik apirilaren 1era

Campus berria Txolonen. Argazkia. SDA

FUTBOLA | Amorebieta Kirol Elkarteak 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotako haurrentzat campus berri bat antolatu du Txolonen. Ohi bezala, helburua dibertitzea eta futbola erakustea da, talde zornotzarraren metodologia erabiliz.

Ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da, eta kostua 60 eurokoa izango da 3 egunengatik (3 egunetan joan ezean, kostua 30 eurokoa izango da eguneko). Klubeko dendan ordaindu behar da. Izen-ematearekin batera, parte-hartzaile bakoitzak jertse bat, kamiseta bat eta galtza bana jasoko ditu.

Izena emateko azken eguna: 2026ko martxoaren 8a. Informazio gehiagorako: webgunea

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top