Izen-emateak www.kirolprobak.com webgunean egin daitezke

BTT MARTXA | Dena prest datorren igandean, irailak 28, ospatuko den Sapubike XI. Ediziorako. Durango MTB klubak antolatuta, proba 09:00etan hasiko da, Otamotzenatik.
Berrikuntza bizikleta elektrikoek ere parte hartzeko aukerarekin iritsiko da. 20 euroko kostuarekin, izen-emateak zabalik daude irailaren 22ra arte www.kirolprobak.com webgunean.