DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

San Fausto Zesta Punta Txapelketa erantzun onarekin hasten da

Partidak asteburu honetan itzuliko dira Ezkurdi Jai Alai pilotalekura

Partidak asteburuan itzuliko dira. ARGAZKIA: DJA
Partidak asteburuan itzuliko dira. ARGAZKIA: DJA

ZESTA-PUNTA | Durango Jai Alaik, Peña Ezkurdirekin batera, zesta puntako San Fausto txapelketaren 39. edizioa jarri zuen abian joan den asteburuan. Hiru kategoriatan banatuta (neskak, gazteak eta 25 urtez azpikoak), 17 kirol-klubek parte hartzen dute, gehienak Hegoaldekoak, baina Iparraldeko, Bartzelonako eta Mexiko DFko Tania pilotaria ere aurkeztu dira.

Lehen jardunaldiko partiduetan, gazteen mailan Gasteiz eta Cabanillas kanporatuak izan ziren eta aurrera jarraitzen dute Gernikak eta Berriatuak. 25 urtez azpikoetan, Gasteiz eta Tolosa kanporatuak, Zumaia eta Berriatua

Txapelketa larunbat eta igandeetan jokatuko da, 18:00etan, irailaren 22an izan ezik, orduan kanporaketak 10:00etan izango baitira. «Erantzun ona lehenengo jardunaldian, frontoian gozatzeko irrikaz dagoen publiko batekin. Ziur jendea gero eta gehiago animatzen hasiko dela “, adierazi dute antolatzaileek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top