DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

San Blas, behe hodeiak goizean eta ostarte zabalak eguerditik aurrera

Asteko gainerako egunetan ere eguraldi lasaia egingo du

Eguraldia hodeiekin eta ostarteak gaurko, San Blas GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Gaur, otsailak 3, San Blas eguna ospatuko da Abadiñon, asteko gainerako egunetan bezala. Hodeiak eta ostarteak 15 gradu inguruko tenperaturekin, ostegunean zerua oso hodeitsu egongo da berriro eta tenperatura jaisten hasiko da.

Astelehena, hodeiak eta ostarteak

Astelehenean eguraldi lasaia. Eguna behe-mailako hodei ugarirekin hasiko dugu, eta eguerditik aurrera gutxituz joango da. Haizea aldakor ibiliko da, ia indarrik gabe, eta arratsaldean ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak ez dira asko aldatuko, eta barnealdeko zenbait puntutan izotza egingo du.

Asteartea, hodei gutxi

Asteartean, egun eguzkitsua. Zerua hodei gutxirekin egongo da, eta goizean goiz behe-lainoa agertuko da. Gauean hodeiak ugaritzen hasiko dira ipar partean. Haizea aldakor eta ahul ibiliko da, eta arratsaldean iparraldea nagusituko da. Tenperatura maximoek gora egingo dute, eta minimoek, berriz, behera.

Aste honetarako aurreikusitako denbora

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top