DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Salbadore jaiak Gerediagan martxan martitzenera arte

Salbadore egunean ohikoa denez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute

Salbadore egunean ohikoa denez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute
Salbadore egunean ohikoa denez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute

ABADIÑO | Salbadore jaiak ospatzen ari dira asteburu honetan, datorren martitzenera arte. Hemen antolatutako programazioa:Abuztuak 6, martitzena

Salbadore eguna

12:00etan Meza. Amaieran, loreen bedeinkazioa.
Ondoren, Salbadore egunean ohikoa denez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute. Ordu bata aldera, jai batzordearen txosnan kangrejoak banatuko dira.
Goizean zehar, paella txapelketa. Parte hartzaileen artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zoztatuko da. Sariak:
1- 75 euro eta Eusko labeleko otzara.
2- 50 euro eta txakolin kutxa.
3- 25 euro eta txakolin kutxa.
Goizean zehar Lander eta Jon Ander trikitilariak, plaza alaitzen.
17:00etan Mus txapelketa. Sariak:
1- 150 euro, txapela eta botila bi xanpain.
2- 100 euro, garaikurra eta botila bi xanpain.
3- 50 euro eta botila bi xanpain.
4- 40 euro eta botila bi xanpain.
18:00etan Umeen jolasak.
21:00etan Kantu eta dantza afaria, Andoni Oilokiegigaz. (Eusko labeldun hanburgesa, postrea eta kafea. Afaria 10 euro izango da, eta txartela aurrez erosi behar da, plazak mugatuak direlako. Afaltiarren artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozkatuko da. Txartela erosteko, deitu 626 945 623 telefonora)
00:00etan Jaien aldeko errifaren zozketa eta jaiei amaiera emateko txokolate beroa.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top